- Kalitatea eta ingurumena
- Efizientzia energia kudeatzen
- Prebentzioa
- Erantzukizun Sozial Korporatiboa

Bezeroen eskakizunak betetzea eta horien igurikimenak hobetzea izan da beti Tecuniren kezkarik handiena.

Hori guztia lortzeko, goi-mailako trebakuntza  duten eta behar bezala prestatuta dauden langileen eskutik eta lan-metodologia zorrotz baten bidez egiten ditugu gure proiektuak. Izan ere, hori guztia 1998an gauzatu zen, gure kalitate-sistema UNE-EN ISO 9001 arauaren arabera egiaztatu zenean.

Tecunik ingurumena zaintzeko konpromiso nabaria hartu du, eta hori dela eta, proiektuek ingurumenean ahalik eta eraginik txikiena izatea eta eraginei aurrea hartzea du helburu enpresak.  Horretarako, enpresako langileak prestatu ez ezik, hezi ere egiten ditu, zereginak modu arduratsuan egitearren, eskakizunak ezagutzearren eta gure jarduerek ingurumenenaren gainean duten eragina kontrolatzearren.

Jarraibide horien ondorioa erreferentzia-esparrua izan nahi duen politika da, zeinak, ingurumena nahiz gure gizartea xede hartuta, gure jarduerari ekitean ingurumen-arloan hobekuntzak eragin beharko dituen. Horren adierazgarri da, hain zuzen, 2001. urteaz geroztik, ingurumen-kudeaketarako sistema UNE-EN ISO 14001 arauaren arabera egiaztatu dela.

Tecuniko zuzendaritzak enpresa-politikaren bitartez adierazten du kalitatearekin eta ingurumenarekin hartu duen konpromisoa. Izan ere, politika horren bidez, bezeroen eskura jartzen duen zerbitzua langileen egokitasun  teknikoaren, lan-prozesuen optimizazioaren eta hornikuntzen kudeaketa egokiaren bitartez etengabe hobetzeko filosofia bere gain hartu du, jarduera horiek ingurumena zaintzeko asmoan barne hartuta.