- Historia / aurkezpena
- Xedea, ikuspegia, balioak
- Non gaude
- Oinarrizko kopuruak

Tecuniren xede nagusia gure bezero diren enpresei gure profesionaltasunean oinarritzen uztea da, eta batera lan egiten dugu enpresek beren ahalmena ahalik eta gehien gara dezaten beren jarduera nagusian.

Irtenbide integralak ematen dizkiogu bezeroari; irtenbide horiek enpresaren eraginkortasuna ahalik eta handiena izan dadin lortzera eta konpromiso sozialera bideratuta egoten dira. Gure saririk handiena bezeroa gustura geratzea eta prozesuan parte hartzen duten agente guztien –bezero, langile, enpresa laguntzaile zein gizartea orokorrean- konfiantza izatea da.

Ikuspegiari dagokionez, gure gizartearen garapenaren eta aurrerapenaren eragile sentitzen gara. Ahalegin handiz eta ilusioz egiten dugu lan gure laneko arlo guztietan hobetzen jarraitzeko. Langile-talde oso gaituak osatzen ditugu, garapen- eta eraginkortasun-mailarik handienak lortzeko. Gure sektorean erreferentzia-puntu izatera iritsi gara, maila profesionalari zein gizarte-aurrerapenari dagokionez, iraunkortasunean oinarritutako printzipio eta praktika onenak zein enpresa-balioak ezartzearen ondorioz.

Balioei dagokienez, hasiera-hasieratik gure enpresak bezeroarekin konpromiso garbia hartzearen aldeko apustua egin du, honen asetasuna eta lotura etengabe hobetzen ahaleginduz, zerbitzuaren kalitate hoberena eskainita. Konpromiso hau eza dago soilik eraginkortasun teknikoan eta kudeaketaren eraginkortasunean oinarrituta, baita jardunbide egokietan ere. Labur esanda, Tecuni osatzen dugun langileon etika eta erantzukizun pertsonal eta profesionalean.

Gure ustez, enpresaren arrakastak XXI. mendeko gizarte aurreratuan oinarrizkoak diren beste faktore batzuekin guztiz lotuta joan behar du, eta faktoreak hauek dira: gure langileen eta gainerako pertsonen segurtasun integrala eta lan-osasuna errespetatzea, jokaera zein aukeren berdintasun esparru baten, bai eta ingurumena errespetatzea ere, gizartearen etorkizunerako bermea baita.

Gure langileen garapen pertsonala eta profesionala bultzatzen ditugu, Tecuniko kide izatearen harrotasun, poztasun eta osotasunarekin orekatuta.