- Historia / aurkezpena
- Xedea, ikuspegia, balioak
- Non gaude
- Oinarrizko kopuruak

Tecuni 1972. urtean sortu zen, instalazio elektrikoen sektorean jarduteko. Azken urteetan bildutako esperientziarekin, eta jarduera eta lan-metodologia berrietara egokitzeko ahaleginaren bidez, Tecunik sektoreko enpresa nagusien artean egotea lortu du. Ibilbide horrek gure etengabeko hazkundea finkatu du, eta gure bezeroen asebetetze-mailaren bermea du; izan ere, bezeroek Tecunin jarri dituzten itxaropenak oso ongi bete dira.

Antolaketari dagokionez, esan behar da asko aldatu dela hasieratik, eta gaur egun eraginkortasuna lortzeko azken joerekin guztiz bat eginda daude enpresaren egitura eta metodologia. Proiektuak era eraginkorrean kudeatzera eta prozesuak etengabe hobetzera bideratuta dago nagusiki antolaketa; horrez gain, berritzeko ahalegin handia egiten du, eta enpresan lan egiten duten pertsonak oso kontuan hartzen ditu.

Gaur egun Vinci izeneko nazioarteko taldearen barruan dago, “Energia” dibisioan. Vinci-Energies Europako 20 herrialdetan dago, 755 enpresa elkartu baititu. Sendotasun horrek, zerbitzu-kultura handi batekin batera, bere esperientzia eta ahalmena koordinatzeko gaitasuna eman dio enpresari, eta, hartara, bezero bakoitzari irtenbide egokienak emateko gai da. Hori dela eta, gure enpresak etengabe parte hartzen du konponbideak emateko teknika aurreratuenetan, eta, horretarako, bere kudeaketa integraleko sistemak taldekoetara egokitzeaz gain, bere enpresa-kulturaren filosofia ere egokitzen du, munduko estandar aurreratuenen arabera.

Hori guztia dela eta, konpainia eta erakunde publiko eta pribatu garrantzitsuek konfiantza handia jarri dute gure lanean hainbat hamarkadatan zehar, eta horrek sektore elektrikoaren gailurrean jartzen gaitu.