Norberaren datuen babesari buruzko indarreko legeria (Europako 679/2016 Erregelamendua, 3/2018 Lege Organikoa eta horiek garatzen dituzten gainerako arauak) eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko arautegia (34/2002 Legea, uztailaren 11koa) betetze aldera, TECUNI, S.A. baltzuak (aurrerantzean, Tecuni), www.tecuni.com erabiltzeko baldintza orokor hauek jakinarazten dizkizu, web-orri horren bitartez egingo diren eragiketa guztietan ezarriko baitira.



1. Legezko datuak.
TECUNI, S.A. baltzuak ABRA INDUSTRIAL ENPRESA PARKEA Z/G 48530 ORTUELLA helbidea du eta A48081780 IFK du, eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan dago erregistratuta.

Tel: 944970036

Helbide elektronikoa: tecuni@tecuni.com

2. Intellectual property.

Web-orriaren eta horren edukiaren jabetza intelektualeko eskubidearen titularra Tecuni da.

Erabat debekatuta dago web-orri hau nola edo hala aldatzea. Tecunik ez du inolako erantzukizunik izango orrian bertan baimendu gabeko maneiu edo aldaketarik egiten bada. Tecunik ez du inolako lizentziarik edo baimenik emango jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak edo web-orriarekin eta horren zerbitzu edo edukiekin loturiko beste edozein jabetza edo eskubide erabiltzeko.

Debekatuta dago web-orri honen edukiak osorik edo zati batez erreproduzitzea haien jatorria aipatzen ez bada edo horretarako berariazko baimenik eskatzen ez bada. Web-orri honen informazioa baimenik gabe erabiliz gero eta Tecuniren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei kalterik eginez gero, kasuan kasuko akzioak egikarituko dira eta, horren ondorioz, kasuan kasuko erantzukizunak sortuko dira.

3. Web-orria erabiltzeko baldintzak.

Web-orri hau Tecunik sortu du eta informazioa eskaintzea du helburu, erabiltzaileek doan erabil dezaten.

a) Erabilera zilegia

Erabiltzaileak legeen eta trafiko-erabileren arabera erabiliko ditu web-orri hau eta horren zerbitzuak, eta ez ditu web-orria eta horren zerbitzuak erabiliko helburuak edo ondorioak zilegiak ez badira edo hirugarrenen eskubide eta interesen kalterako badira, edo, nola edo hala, web-orria eta zerbitzuak hondatu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo narriatu egin baitaitezke edo erabiltzaileek web-orria eta zerbitzuak behar den moduan erabiltzeko edo gozatzeko aukerarik ez badute.

Behar hori betetzen ez dutenak, ez-betetze horren ondorioz eragin daitezkeen kalte-galeren erantzule izango dira Tecuniren eta hirugarrenen aurrean.

Erroreengatiko bermea

Tecunik ez du bermatzen web-orrian sartzean edo horren edukian errorerik egongo ez denik; argitalpen ofizialak aipatu edo erreproduzituz gero, helburua informazioa eskaintzea baino ez da izango eta, hortaz, dagokion aldizkari edo iturburu ofizialean argitaratutakoa joko da balioduntzat ondorio guztietarako.

c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna

Tecunik ahalmena izango du edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe web-orriaren informazioa edo konfigurazioa edo aurkezpena aldatzeko eta eguneratzeko.

Tecunik ez du bermatzen web-orria eta horren zerbitzuak erabilgarri egongo direnik eta jarraipena izango dutenik. Ahal dela, web-orriaren eta horren zerbitzuen funtzionamenduaren etenen berri emango da aldez aurretik.

Tecunik ez du inolako erantzukizunik izango egoera hauen ondorioz sor daitezkeen era guztietako kalte-galerengatik: web-orria eta horren zerbitzuak erabilgarri ez egotea edo jarraipenik ez izatea; erabiltzaileen ustez web-orriaren eta horren zerbitzuen ondorioz erabilgarritasunean iruzurra gertatzea; web-orriak edo horren zerbitzuek huts egitea; eta, batez ere, modu esklusiboan gertatzen ez bada ere, web-orrietan edo zerbitzuak ematen dituzten web-orrietan sartzean akatsak gertatzea.

4. Web-orriaren informazioa erabiltzeagatiko erantzukizuna.

Erabiltzailea jakitun da, eta borondatez onartzen du bere erantzukizun esklusibopean erabiliko dituela web-orria eta horren zerbitzuak nahiz edukiak. Izan ere, web orrian sartzea eta horren informazioa erabiltzea hori egiten duenaren erantzukizuna baino ez da izango. Tecunik ez du inolako erantzukizunik izango web-orrian sartzean edo horren informazioa erabiltzean edo edonolako iritzi edo erabaki pertsonala edo enpresariala babesteko asmoz horiek guztiak ezartzean sor daitezkeen ondorio edo kalte-galerengatik. Tecunik ez du inolako erantzukizunik izango web-orri honetan aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioaren edo esteken ondorioz sortzen diren arazoengatik.

5. Norberaren Datuen Babesa.

Tecunik erabiltzaileen pribatutasuna eta norberaren datuen isilpekotasuna eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babesari buruzko legeria aplikagarriaren arabera, hain zuzen ere, Europako Parlamentuaren eta 2016ko apirilaren 27ko Batzordearen 2016/679 Erregelamenduaren eta hori garatzen duten arauen arabera, eta, horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak hartu ditu emandako datu pertsonalak gal ez daitezen, behar ez bezala erabil eta alda ez daitezen, baimenik gabe eskura ez daitezen eta lapur daitezen, teknologiaren egoera, datuen izaera eta datuok izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda.

Tecunik eskainitako zerbitzuren bat eskuratzeko edo haren jarduera garatzeko datu pertsonalak eman behar badira, horien tratamendua Erregelamenduaren 6.1. artikuluaren zilegitasun-oinarrien arabera egingo da, hots:

- Bezero, hornitzaile eta langileen datuak: kontratu bat betearaztea.

- Merkataritza-kontaktuen datuak: kontratu aurreko neurriak betearaztea. Publizitatea bidaltzeko baimena.

- Izangaien datuak: kontratu aurreko neurriak betearaztea eta interesdunaren adostasuna.

- Bideozaintzan grabatutako irudiak: interes publikoa.

- Beste grabazio batzuk: interesdunaren adostasuna.

Gure enpresarekin lotzen zaituen harremana betetzeko helburuarekin bakarrik tratatuko dira datu pertsonalak eta hirugarrenei helburu hori betetzeko bakarrik emango zaizkie (hornitzaileek, hala nola, aholkularitzek eta zerbitzu informatikoek, web-ostatatzeek eta abarrek ematen dituzten zerbitzuak, Tecuniren jarduera nagusiaren osagarri direnak, barne hartuta), eta interesduna Tecunirekin lotzen duen harremanarekin loturiko legezko betebeharrak betetzeko.

Erabiltzailea Tecunirekin lotuko duen harremanak dirauen bitartean gordeko dira datu pertsonal horiek, eta, nolanahi ere, harrreman horretatik ondorioztatzen diren legezko betebeharrak betetzeko ezarritako epeen barruan.

Tecuniren pribatutasun-politikak erabiltzaileari bermatzen dio bere eskubideak egikaritzeko aukera: interesdunari buruzko datu pertsonalak eskuratzea, datu horiek zuzendu edo kentzea, datu horien tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasunerako eskubidea edo datu horien tratamenduari aurka egitekoa. Eskubide horiek egikaritzeko moduak:

     • Ohiko postaz, helbide honetan: Tecuni (Abra Industrial Enpresa Parkea z/g, 48530-Ortuella). Edo posta elektronikoz, helbide honetan: tecuni@tecuni.com

Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazioak bidal diezazkiozu: www.aepd.es

Erabiltzaileak bere datuak ematen badizkigu, legezko oharra eta pribatutasun-politika onartzean, ados dago bere datuak hemen adierazitako moduan erabiltzearekin.

6. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa.

Espainiako eta Europar Batasuneko legeriak arautzen dute web-orri honen erabilera. Baldintza hauek interpretatzean sor daitekeen edozein ika-mika, erabiltzailearen egoitzaren tokiko auzitegietan konponduko da.

7. Cookie-politika.

Web-orriak ez du cookie-rik erabiltzen.